AURKEZPENA:
Aitziber Araolaza Mitxelena naiz eta Oiartzunen bizi naiz. Donostikako haurtzaindegi batean egiten dut lan urte beteko haurrekin eta gaur egun, Haur Hezkuntzako erdibertaratze modalitatean nago.
Paperzorro honetan Informazio eta Komunikazioaren ikasgaian egindako lanak aipatuko ditut gehienbat, baina honetaz gain, izandako saioak eta beste informazio batzuk ere agertuko dira.
LANAK:
- ESKOLA 2.0: Eskola 2.0 proiektua ezagutzeko honen inguruko laburpena egin dut.
- "NUEVAS TECNOLOGIAS EN LA EDUCACION INFANTIL" LIBURUA: Hau irakurri ondoren honen inguruko laburpen bat eta mapa kontzeptual bat egin dut. Mapa kontzeptuala spicynodes programarekin egina dago.
- IPUIN DIGITALA: Guk egindako ipuin bat digitalizatu dugu. Ordenagailuan egitea erraza izan zen, baina sarera igotzeko zenbait arazo izan ditut, azkenean zenbait katazka izan ondoren, youtubera igotzea lortu dut. Ipuin hau Haurtzaro ikastolara egindako bisitan kontatu genien bertako haurrei.
- IKT-ak Haur Hezkuntzak behatu ondoren ikusentzunezko lan bat egin dugu. bertan gure esperientzia ikus ahal izango dezue.
- AURKEZPENA: Power Pointean egindako arkezpena da. Aurkezpen hau azken saioan azaldu genuen klasekideen aurrean. Bertan guk bisitatutako ikastetxean ikusitakoa azaltzen dugu.
- AZKEN INFORMEA: Taldekideak ikastetxean ikusitakoa, koordinatzaile eta irakasleari eginiko entrebistak, gure sentsazioak e.a. azaltzen dituen informea da. Gai honen garrantziaz jabetzeko balio inzan didana.
SAIOAK:
- LEHEN SAIOA: Saio honetan bakoitzak bere bloga sortu du. Blog honetan egindako lanak, ikusitako gauza interesgarriak, artikuluak... igoko ditugu.
- BIGARREN SAIOA: Saio honetan, gure blogari forma ematen hasi gara. Eskola 2.0ri buruzko laburpena igo baitugu bertara. Hau egin ahal izateko scribd programa erabili dugu.
- HIRUGARREN SAIO: Saio hau luzea izan da, informazio askoz betea. Gelakideen bloga ikusi eta gurea nolakoa izan behar duen jakin dugu. Paperzorroa sortu dugu. honetaz gain, beste programak sakondu eta ezagutu ditugu ( word eta google docs). Azken talde lanaren berri ere izan dugu, lan interesgarria.
- LAUGARREN SAIOA: Saio hau azkena izan da, bertan taldeka banaturik ikastetxeetan izandako esperientzia aurkeztu genuen besteei. Horretarako Power Pointen egindako diapositibaz baliatu ginen. Oso saio interesgarria izan zen, beste ikastetxeetako IKTak ezagutu ahal izan genituelako.
HAUSNARKETA 1:
Nahiz eta hasiera batean galduta ibili, iada poliki- poliki martxa hartzen hasia naiz. Klase presentzialaz gain, irakaslearekin geratu eta nire zalantza gehienak argitu ditut, beraz ea nire bloga ahalik eta osatuen jartzea lortzen dudan. Hau guztia hemendik aurrera baliogarria izatea espero dut!!
AZKEN HAUSNARKETA:
Iada bloga isteko garaia iristen ari da, lan guztiak martxan jarriak daude. Lanak igotzerako orduan izan da nire arazo nagusia, gehienak ondo igo ditut, arazorik gabe, baina ipuin digitalak arazoak eman dizkit. Beste taldekidean hau igotzeko erabili dituzten ia programa guztiak probatu ditut, baina ez nuen asmatzen. Azkenean lortu dut youtubera igotzea!!
Gainontzekoan hasieran ematen zuena baino errazagoa izan da. Ikastetxera bisitan joatea ere oso esperientzia polita izan da, gainera ikasgai honen garrantziaz jabetzeko baliogarria izan da!
Hemendik aurrera bloga baliogarria izatea espero dut. Gainera bloga osatzeko erabili behar izan ditudan programa guztiak ere oso baliogarriak izango dira!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario